Zer da Pamplonistas?
PAMPLONISTAS Iruñeko Udalaren boluntariotza-programa berria da.
Gure hirian taupaka ari diren bihotzendako proiektu bat. Solidariok, konprometituek, gazteek, kulturzaleek, integratzaileek, ingurumenzaleek, adinekoek, haurrek, profesionalek, teknologiazaleek… denek dute lekua hirian.


UDAL-PROIEKTUAK
Lagundu Iruñeko Udalak proposatzen dituen programa eta ekimen sozialetan.

KANPOKO PROIEKTUAK
Modu aktiboan parte hartu Iruña ireki, solidario eta konprometitu baten eraikuntzan.

BABESA ETA HEDAPENA
Pamplonistas zure boluntariotza programak ikusarazi eta hedatzen lagunduko dizu.

PRESTAKUNTZA
Jaso boluntariotzari buruzko prestakuntza eta gaurkotasun juridiko eta sozialari lotutako aholkularitza.

AINTZATESPENA
Ezagutu zuk bezala ekin, konpromisoa hartu, parte hartu eta hiri hobeago batekin amesten duten Pamplonistas.

FORO SOLIDARIOA
Parte hartu eta lagundu gure hiria taupaka jartzen duten boluntarioen istorio guztiak ikusarazten.
Pamplonista izan nahi duzu eta hiriaren garapen sozialean lagundu?
HARREMANETARAKO
Zure boluntario lanari ekin nahi diozu? Proiektu bat argitaratu edo jarduera bat hedatu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan eta PAMPLONISTAS gure hirian taupaka ari diren bihotzendako proiektuaren parte bilakatu.